Otsailean etorri zen Andrea gure gelara irakasle praktikak egitera eta konturatzerako iritsi da amaitzeko eguna.
2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena
ANDREARI AGURRA
Gurean oroimen ederra utzi duzu! Gutariko bat izan zara! Oso gustura ibili gara guztiok eta faltan botako zaitugu Andrea. Egia esan asko ikasi dugu elkarrekin eta agurra egiteko momentuan bat baino gehiago emozionatu gara.
Mila esker Andrea eta badakizu itzuli nahi duzunean.
2022(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena
LIBURUAREN ASTEA
Dakizuen bezala, apirilaren 23an Liburuaren eguna izan zen. Horregatik, eta irakurzaletasuna sustatu asmoz, aurreko astean Idoia animatu zitzaigun ipuinak kontatzera. Oso esperientzia polita izan zen guztiontzako. Gainera, oso gustora ibili ziren kontatutako ipuinak entzuten. Ea hurrengoan guraso gehiago animatzen zareten!!
Mila esker Idoia!!
2022(e)ko apirilaren 29(a), ostirala
2022(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena
TXINAKO GAIAREKIN AMAITZEKO
TXINA gaiaren inguruan gidoi ezberdinak sortu ditugu taldetan. Lan polita eta gogorra izan bada ere, emaitza ikusgarria izan da. Txotxongilo dotoreak egin eta LH1 eta 2.mailakoei emanaldia eskeini diegu. Hemen gure amaierako proiektuko argazki eta bideoak.
ZORIONAK ARTISTAK!!!
2022(e)ko apirilaren 10(a), igandea
22. KORRIKA
Korrika ere pasa da Iruratik eta bertan parte hartzeko aukera izan dugu. Hunkigarria izan da!
TIPI-TIPA, TIPI-TAPA KORRIKA!!
2022(e)ko apirilaren 7(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






















