Pages

2021(e)ko abenduaren 25(a), larunbata

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!


Kaixo familia,

2021ari amaiera eman diogu gaurkoan. Gure haurrak festa giroan, gustora ikusteak pozez betetzen gaitu. Gure egunerokoa, oraindik ere, nahiko aldrebesa bada ere, lerro hauen bidez denok egindako ahalegina eskertu nahi dizuegu bene-benetan.

Orain atsedena hartzeko aukera izango dugu eta nahiz eta oraingoan ere, Eguberriak ez diren ohikoak izango, gozatu eta indarberritu. Besarkada bana guztioi!!

EGUBERRI ON!


EGIPTOKO AURKEZPENA





 

SAN TOMAS EGUNA!


Abenduaren 21a, urtero bezala San Tomas eguna ospatu genuen eta txistorra ogitarteko ederra jan genuen guztiok!Ikusi ikusi gure argazkiak...








2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

EGIPTOKO MAKETA


 Txanelako 2.gaia amaitutzat emateko Egiptoko maketa bukatu dugu guztion ekarpenekin.  Bai gustura ibili garela! Harea, krokodiloak, tenpluak, obeliskoak, piramideak, xadufa, animaliak, nekazaritzako lur-sailak … dotorea geratu zaigu! Gainera, etxetik ekarritako materialarekin Txoko Zuri oso hornitu eta aberatsa geratu zaigu.

Ikusi, ikusi…



OIER GOMEZEN ASTEA

 Ikaslearen astearekin martxan jarraitzen dugu. Hurrengo protagonista OIER G. izan genuen. Oierren zaletasunak  eta bera gehiago ezagutzeko aukera izan genuen aurreko astean.




2021(e)ko abenduaren 9(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA

Ostiralean, abenduaren 3a, Nazioarteko Euskararen eguna  ospatu genuen urtero bezalaGoizean  A3ko lepokoak egin eta arratsaldean dantza eta jolasetan ibili ginen. Egun polita izan zen.

 Egin klik argazkian!!!



2021(e)ko abenduaren 8(a), asteazkena

AIMARREN ASTEA


 Ikaslearen astearekin martxan jarraitzen dugu. Hurrengo protagonista AIMAR izan genuen. Aimarren zaletasunak  eta bera gehiago ezagutzeko aukera izan genuen aurreko astean. 





IRATIREN ASTEA


Ikaslearen astearekin martxan jarraitzen dugu. laugarren protagonista IRATI I. izan genuen. Iratiren zaletasunak  eta bera gehiago ezagutzeko aukera izan genuen aurreko astean.
              

                                                                        Klikatu argazkian!

 

Blogger news

Blogroll

About