Pages

2022(e)ko maiatzaren 22(a), igandea

AGENDA 2030

 Frutaren gaiarekin jarraituz, ekoliderrak prestaturiko jolasak aurkeztu zituzten eta jolas desberdinetan ibili ginen atzo arratsaldean.  

Oso ondo pasa genuen! 





2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

ANIMALES FAMOSOS

 UNITATE HONETAN "ANIMALES FAMOSOS" PROIEKTUAN IBILI GARA MURGILDURIK. OSO GUSTURA IBILI DIRA INFORMAZIOA BILATU ETA DESKRIBAPENAK EGITEN.

 AZKENIK AURKEZPENA EGITEKO MOMENTUA IRITSI ZEN ETA PRIMERAKO LANA BURUTU DUTE. IKUSI IKUSI...  (Argazkiak - bideo motsak)

ZORIONAK TXAPELDUNAK!

.



2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

ANDREARI AGURRA

 Otsailean etorri zen Andrea  gure gelara irakasle praktikak egitera eta konturatzerako iritsi da amaitzeko eguna.   

Gurean oroimen ederra utzi duzu! Gutariko bat izan zara! Oso gustura ibili gara guztiok eta faltan botako zaitugu Andrea. Egia esan asko ikasi dugu elkarrekin eta agurra egiteko momentuan bat baino gehiago emozionatu gara.

 Mila esker Andrea eta badakizu itzuli nahi duzunean.




2022(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

LIBURUAREN ASTEA

Dakizuen bezala, apirilaren 23an Liburuaren eguna izan zen. Horregatik, eta irakurzaletasuna sustatu asmoz, aurreko astean Idoia animatu zitzaigun  ipuinak kontatzera. Oso esperientzia polita izan zen guztiontzako. Gainera, oso gustora ibili ziren  kontatutako ipuinak entzuten. Ea hurrengoan guraso gehiago animatzen zareten!!

Mila esker  Idoia!! 








 

Blogger news

Blogroll

About