Pages

2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!!

Unitate berri honetan gure gorputza piska bat hobeto ezagutzen saitatzen ari gara, baita bera zaintzeko egin beharko genukeena ere.

Nerbio zelulen mezuak garunetik gure gorputzera joateko egiten duten ibilbidea errazago ikusteko, harizko nerbio sistema egin dugu. Ikusi ikusi...


Nola funtzionatzen du gure garunak? zer kontrolatzen du? Ikusi zein kasko eleganteak egin genituen guzti hau ikasteko.....  argazkian klik egin gehiago ikusteko.



2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

IRAKURKETA ISILA


MARKELEN ASTEA

 Gabonak pasa eta  Ikaslearen astearekin martxan jarraitzen dugu . Hurrengo protagonista MARKEL izan genuen. Markelen zaletasunak  eta bera gehiago ezagutzeko aukera izan genuen aurreko astean.

2021(e)ko abenduaren 25(a), larunbata

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!


Kaixo familia,

2021ari amaiera eman diogu gaurkoan. Gure haurrak festa giroan, gustora ikusteak pozez betetzen gaitu. Gure egunerokoa, oraindik ere, nahiko aldrebesa bada ere, lerro hauen bidez denok egindako ahalegina eskertu nahi dizuegu bene-benetan.

Orain atsedena hartzeko aukera izango dugu eta nahiz eta oraingoan ere, Eguberriak ez diren ohikoak izango, gozatu eta indarberritu. Besarkada bana guztioi!!

EGUBERRI ON!


EGIPTOKO AURKEZPENA





 

SAN TOMAS EGUNA!


Abenduaren 21a, urtero bezala San Tomas eguna ospatu genuen eta txistorra ogitarteko ederra jan genuen guztiok!Ikusi ikusi gure argazkiak...








2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

EGIPTOKO MAKETA


 Txanelako 2.gaia amaitutzat emateko Egiptoko maketa bukatu dugu guztion ekarpenekin.  Bai gustura ibili garela! Harea, krokodiloak, tenpluak, obeliskoak, piramideak, xadufa, animaliak, nekazaritzako lur-sailak … dotorea geratu zaigu! Gainera, etxetik ekarritako materialarekin Txoko Zuri oso hornitu eta aberatsa geratu zaigu.

Ikusi, ikusi…



 

Blogger news

Blogroll

About