BADIRA HAINBAT ASTE, EGIPTOKO GIZARTEA IKASTEN HASI GINELA. ORAINARTE IKASITAKO GARAI ETA GIZARTE EZBERDINEN ARDATZ KRONOLOGIKOA OSATU DUGU, EGIPTO DAGOKION GARAIAN KOKATZEN IKASI DUGULARIK. PASILOAN JARRI DUGU IKUSGAI!
2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena
2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala
EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!
Lantzen hasi gara gai berria eta gaiak interes handia eta berezia piztu digu. Izugarrizko jakinmina azaltzen ari dira eta hau asetzeko asmoz bideoak, argazkiak, liburuak, irudiak, papiroak.... ekarri ditugu.
Egiptori buruzko informazioa asko ekarri dugu gelara eta ikusgarria geratu zaigu txoko zuria.
2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena
IRATIREN ASTEA!!
Ikaslearen astearekin martxan jarraitzen dugu. Hirugarren protagonista Irati Z. izan genuen. Iratiren zaletasunak eta Irati gehiago ezagutzeko aukera izan genuen.
Klikatu argazkian!
GURE TXOKO KUTTUNA!
Kaixo lagunak!! Txanelan 1. gaia -GURE TXOKO KUTTUNA- bukatu eta gero, herrira atera gara Txoko kuttunak eta zerbitzuak ezagutzeko asmoarekin.
Herrian dauden ikastola, gazte lekua, frontoia, trinketea, liburutegia, parkeak, auzoak, herriko kale batzuk, plakak, trafiko seinaleak eta nola ez gure TXOKO KUTTUNAk ezagutzen ibili ginen.
GAU BELTZA
URTERO BEZALA GAU BELTZARI BURUZ HAINBAT GAUZA LANDU ONDOREN ESKULANTXO BATZUK EGIN GENITUEN. IKUSI ZEIN DOTORE GELDITU ZITZAIZKIGUN!!
2021(e)ko azaroaren 8(a), astelehena
GARIREN ASTEA
"Ikaslearen astea" jarri genuen martxan aurreko astean. Bigarren protagonista Gari izan genuen. Bera eta bere zaletasunak gehiago ezagutzeko aukera izan genuen.
Klikatu argazkian!
2021(e)ko azaroaren 2(a), asteartea
LAIAREN ASTEA!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)