Pages

2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

AGURRIK EZ, GERO ARTE BAIZIK!!


KLIKATU BIDEOA IKUSTEKO!!
 

UR FESTA

 Ikasturte amaierako ohitura berreskuratuz, Ur festa egin genuen ostiralean.

Goitik behera busti genuen ikastola eta goitik behera busti ginen gu. Beroari aurre egiteko ur festa bezalakorik ez dago! 

Argazki gehiago...


2022(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

ARTE HEZKUNTZA: INDIOILARRAK

Arte hezkuntzako azken saioan indioilarrak egiten ibili ginen. Dotore gelditu zaizkigu.

Zein gustura ibili garen! Hemen argazkiak

2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

LOATZORA MENDI IRTEERA

 Ostiralean, LHko ikasleak Loatzora igo ginen. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu baina primeran ibili ginen.


2022(e)ko maiatzaren 22(a), igandea

AGENDA 2030

 Frutaren gaiarekin jarraituz, ekoliderrak prestaturiko jolasak aurkeztu zituzten eta jolas desberdinetan ibili ginen atzo arratsaldean.  

Oso ondo pasa genuen! 





2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

ANIMALES FAMOSOS

 UNITATE HONETAN "ANIMALES FAMOSOS" PROIEKTUAN IBILI GARA MURGILDURIK. OSO GUSTURA IBILI DIRA INFORMAZIOA BILATU ETA DESKRIBAPENAK EGITEN.

 AZKENIK AURKEZPENA EGITEKO MOMENTUA IRITSI ZEN ETA PRIMERAKO LANA BURUTU DUTE. IKUSI IKUSI...  (Argazkiak - bideo motsak)

ZORIONAK TXAPELDUNAK!

.



2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

ANDREARI AGURRA

 Otsailean etorri zen Andrea  gure gelara irakasle praktikak egitera eta konturatzerako iritsi da amaitzeko eguna.   

Gurean oroimen ederra utzi duzu! Gutariko bat izan zara! Oso gustura ibili gara guztiok eta faltan botako zaitugu Andrea. Egia esan asko ikasi dugu elkarrekin eta agurra egiteko momentuan bat baino gehiago emozionatu gara.

 Mila esker Andrea eta badakizu itzuli nahi duzunean.




2022(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

LIBURUAREN ASTEA

Dakizuen bezala, apirilaren 23an Liburuaren eguna izan zen. Horregatik, eta irakurzaletasuna sustatu asmoz, aurreko astean Idoia animatu zitzaigun  ipuinak kontatzera. Oso esperientzia polita izan zen guztiontzako. Gainera, oso gustora ibili ziren  kontatutako ipuinak entzuten. Ea hurrengoan guraso gehiago animatzen zareten!!

Mila esker  Idoia!! 








2022(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

TXINAKO GAIAREKIN AMAITZEKO

 TXINA gaiaren inguruan gidoi ezberdinak sortu ditugu taldetan. Lan polita eta gogorra izan bada ere, emaitza ikusgarria izan da. Txotxongilo dotoreak egin eta LH1 eta 2.mailakoei emanaldia eskeini diegu.  Hemen gure amaierako proiektuko argazki eta bideoak.

ZORIONAK ARTISTAK!!!

                                                                            
                                                   
                                                                                            
                       
                                                                                            
                                                                                  
                                                                               
                                                                                           
  
                                                                                 

                                                                                             


2022(e)ko apirilaren 10(a), igandea

22. KORRIKA

 Korrika ere pasa da Iruratik eta bertan parte hartzeko aukera izan dugu. Hunkigarria izan da!

TIPI-TIPA, TIPI-TAPA KORRIKA!!

 Hemen dituzue argazkiak.



2022(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

TXOKOZ-TXOKO

 Azken urte gogor hauek elkar nahastu gabe ibili behar izan dugu, baina pixkanaka gure TXOKOZ- TXOKO berreskuratzen hasi gara. Hau zoriona!!!






2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

MARTXOAK 31 TRANSEXUALITATEAREN IKUSGARRITASUNAREN EGUNA


ATZO IKASTOLAN TRANSEXUALITATEAREN IKUSGARRITASUNAREN EGUNA OSPATU GENUEN GURE IKASTOLAN ERE.

KLIKATU ARGAZKKIA!







2022(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

 

Blogger news

Blogroll

About